2022KO UDAKO UDALEKUAK

campamento verano Getxo Irristan

GURE ESKAINTZA

Familia bizitza eta haurrek udaz ahalik eta gehien gozatzeko, hainbat patinaje eta hockey udaleku antolatuko ditugu 2008 eta 2017 urteen artean jaiotako aurrentzat.

Gure helburua jolasaren bidez lokomozio gaitasunak garatzea da. Horretarako hainbat jarduera ditugu kanpusa osatzeko: partiduak, ginkanak, eskulanak, igerilekuak eta askotariko jolasak.

ASKOTARIKO MAILAK ETA MODALITATEAK

HASTAPENA

PATINAJEA ETA HOCKEYA

Helburua haur bakoitzak bere gaitasunak modurik eraginkorrenean garatu ahal izatea da. Ez da patinatzen ezta hockeyan jolasten ere jakin behar, 2008 eta 2016 urteen artean jaiotako haurrentzat.

1. eta 2. ASTEETAN 2017an jaiotako haurrek ere parte hartu ahal izango dute.

EGUNAKORDUTEGIAPREZIOA
ASTEA #1: Ekainaren 22tik 24ra08:30 - 14:3050€
ASTEA #2: Ekainaren 27tik uztailaren 1era08:30 - 14:3080€
ASTEA #3: Uztailaren 4tik 8rara08:30 - 14:3080€
ASTEA #4: Uztailaren 11tik 15era08:30 - 14:3080€

HOBEKUNTZA

HOCKEYA

Helburua patinen gaineko hockeyean gaitasun espezifikoak eskuratzea da, hortaz, hockeyean aritu izana eta patinatzen jakitea beharrezko da. 2008 eta 2013 urteen artean jaiotako haurrentzat.

Atezainentzako entrenamendu berezia ere badugu.

EGUNAKORDUTEGIAPREZIOA
ASTEA #1: Ekainaren 22tik 24ra08:30 - 14:3050€
ASTEA #2: Ekainaren 27tik uztailaren 1era08:30 - 14:3080€
ASTEA #3: Uztailaren 4tik 8rara08:30 - 14:3080€
ASTEA #4: Uztailaren 11tik 15era08:30 - 14:3080€

* 6 eurok deskontua kanpuseko Getxo Kirolak edo Getxo Irristan taldeko bazkideentzat (Getxo Irristan taldeko bazkide izateko bazkide kuota ordaindu behar da).

* Plaza mugatuak, izen emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira.

IZEN-EMATEA

Kanpusean izen-emateko jarraitu beharreko urratsak:

  1. Izen-emateko eskaera bete hurrengo galdetegian: https://getxoirristan.playoffinformatica.com/actividad/8/2022-Campus-Verano/
  2. Arazorik ez badago, galdetegiaren amaieran baieztapena jasoko duzue.
  3. Transferentzia aukera hautatuz gero, kanpusa unean ordaindu beharko da.

GETXO IRRISTAN

ES94 0081 4206 7100 0170 1971

* Haur bat baino gehiago izatekotan, ordainketa bakarrarekin nahikoa izango da.

JANARIA

Kanpusean EZ dugu janaririk emango, hori dela eta, hamaiketako bat ekarri beharko dute 11:00ak aldera jateko, eta aukeran, beraien bila etorri baino lehen, 14:30ak aldera jateko beste zerbait ere ekarri ahal dute (ez da nahitaezkoa).

OHIKO GALDERAK

Hasiera ordua baino beranduago joan daitezke? Noski.  Begiraleei jakinarazi behar zaie adi egon daitezen.

Lehenago joan gaitezke beraien bila? Noski. Begiraleei jakinarazi behar zaie haurrak prest egon daitezen.

INFORMAZIO GEHIAGO

Edozein zalantza argitzeko, idatzi hurrengo e-mailera: klub@getxoirristan.com