2024KO ASTE SANTUKO UDALEKUAK

Campamento Semana Santa Getxo Irristan

GURE ESKAINTZA

Familia bizitza eta haurrek ikasturtea hasi baino leheneko azken aldiaz ahalik eta gehien gozatzeko, hainbat patinaje eta hockey udaleku antolatuko ditugu 2009 eta 2019 urteen artean jaiotako aurrentzat.

Gure helburua jolasaren bidez lokomozio gaitasunak garatzea da. Horretarako hainbat jarduera ditugu kanpusa osatzeko: partiduak, ginkanak, eskulanak, igerilekuak eta askotariko jolasak.

ASKOTARIKO MAILAK ETA MODALITATEAK

HASTAPENA

PATINAJEA ETA HOCKEYA

Helburua haur bakoitzak bere gaitasunak modurik eraginkorrenean garatu ahal izatea da. Ez da patinatzen ezta hockeyan jolasten ere jakin behar, 2012 eta 2019 urteen artean jaiotako haurrentzat.

EGUNAKORDUTEGIAPREZIOA
ASTEA #1: Maiatzaren 25tik 27ra08:30 - 14:3055€
ASTEA #2: Apirilaren 2tik 5ra08:30 - 14:3070€

HOBEKUNTZA

HOCKEYA

Helburua patinen gaineko hockeyean gaitasun espezifikoak eskuratzea da, hortaz, hockeyean aritu izana eta patinatzen jakitea beharrezko da. 2009 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrentzat.

EGUNAKORDUTEGIAPREZIOA
ASTEA #1: Maiatzaren 25tik 27ra08:30 - 14:3055€
ASTEA #2: Apirilaren 2tik 5ra08:30 - 14:3070€

* 5 euroko deskontua kanpuseko Getxo Kirolak edo Getxo Irristan taldeko bazkideentzat (Getxo Irristan taldeko bazkide izateko bazkide kuota ordaindu behar da).

* Plaza mugatuak, izen emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira.

IZEN-EMATEA

Kanpusean izen-emateko jarraitu beharreko urratsak:

  1. Izen-emateko eskaera bete hurrengo galdetegian: https://getxoirristan.playoffinformatica.com/actividad/26/2024-Campus-Semana-Santa/
  2. Arazorik ez badago, galdetegiaren amaieran baieztapena jasoko duzue.
  3. Transferentzia aukera hautatuz gero, kanpusa unean ordaindu beharko da.

GETXO IRRISTAN
ES94 0081 4206 7100 0170 1971

* Haur bat baino gehiago izatekotan, ordainketa bakarrarekin nahikoa izango da.

JANARIA

Kanpusean EZ dugu janaririk emango, hori dela eta, hamaiketako bat ekarri beharko dute 11:00ak aldera jateko, eta aukeran, beraien bila etorri baino lehen, 14:30ak aldera jateko beste zerbait ere ekarri ahal dute (ez da nahitaezkoa).

OHIKO GALDERAK

Hasiera ordua baino beranduago joan daitezke? Noski.  Begiraleei jakinarazi behar zaie adi egon daitezen.

Lehenago joan gaitezke beraien bila? Noski. Begiraleei jakinarazi behar zaie haurrak prest egon daitezen.

INFORMAZIO GEHIAGO

Edozein zalantza argitzeko idatzi hurrengo e-mailera: klub@getxoirristan.com.

Zuen zain gaude!