
Helburua haur bakoitzak bere gaitasunak modurik eraginkorrenean garatu ahal izatea da. Ez da patinatzen ezta hockeyan jolasten ere jakin behar, 2014 eta 2022 urteen artean jaiotako haurrentzat.
| EGUNAK | ORDUTEGIA | PREZIOA |
| 1. ASTEA: 2026ko abenduaren 23a eta 24a | 08:30 - 14:30 (24an, 12:45 arte) | 2 egun: 40€ |
| 2. ASTEA: 2026ko abenduaren 28tik 31ra | 08:30 - 14:30 (31n, 12:45 arte) | 4 egun: 70€ |
| 3. ASTEA: 2027ko urtarrilaren 4a eta 5a | 08:30 - 14:30 | 2 egun: 40€ |
Helburua patinen gaineko hockeyean gaitasun espezifikoak eskuratzea da, hortaz, hockeyean aritu izana eta patinatzen jakitea beharrezko da. 2014 eta 2018. urteen artean jaiotako haurrentzat.
| EGUNAK | ORDUTEGIA | PREZIOA |
| 1. ASTEA: 2026ko abenduaren 23a eta 24a | 08:30 - 14:30 (24an, 12:45 arte) | 2 egun: 40€ |
| 2. ASTEA: 2026ko abenduaren 28tik 31ra | 08:30 - 14:30 (31n, 12:45 arte) | 4 egun: 70€ |
| 3. ASTEA: 2027ko urtarrilaren 4a eta 5a | 08:30 - 14:30 | 2 egun: 40€ |
* Asteko deskontua: 5€ 4 eguneko asterako eta 3€ 2 eguneko asteetarako Getxo Kirolak edo Getxo Irristan taldeko bazkideentzat (Getxo Irristan taldeko bazkide izateko bazkide kuota ordaindu behar da).
* 20 plaza hastapenean eta 20 hobekuntzan aste bakoitzeko, izen emateko hurrenkeraren arabera esleituko dira.
* Abenduaren 25a eta urtarrilaren 1a, itxita.
* Abenduaren 24 eta 31, irteera 12:45ean
Kanpusean izen-emateko jarraitu beharreko urratsak:
GETXO IRRISTAN
ES94 0081 4206 7100 0170 1971
* Haur bat baino gehiago izatekotan, ordainketa bakarrarekin nahikoa izango da.
Kanpusean EZ dugu janaririk emango, hori dela eta, hamaiketako bat ekarri beharko dute 11:00ak aldera jateko, eta aukeran, beraien bila etorri baino lehen, 14:30ak aldera (abenduaren 24an eta 31n, 12:45ean) jateko beste zerbait ere ekarri ahal dute (ez da nahitaezkoa).
Hasiera ordua baino beranduago joan daitezke? Noski. Begiraleei jakinarazi behar zaie adi egon daitezen.
Lehenago joan gaitezke beraien bila? Noski. Begiraleei jakinarazi behar zaie haurrak prest egon daitezen.
Edozein zalantza argitzeko idatzi hurrengo e-mailera: klub@getxoirristan.com.
Zuen zain gaude!