Hockeya Patinekin

https://getxoirristan.com/wp-content/uploads/2023/06/MG_8749_4x3-scaled.jpg

IKASTURTEA 2025 - 2026

Aurten, hiru egun entrenatuko dugu kirolaz gehiago gozatzeko eta egunetako batean etorri ezin direnek ere aurrera egin ahal izateko.

Gure hockey taldeak mistoak dira, haur guztiak elkarrekin grina berdinarekin arituko dira kirol honetan, eta sortzen den giroak ahalik eta gehien ikasten laguntzen du. Eskola kiroleko ia kategoria guztiak ditugu, hortaz, klubera batu nahi bazara, jarri gurekin harremanetan, zalantzarik gabe. Zure zain gaude!

ORDUTEGIAK

Patinen gaineko hockey entrenamenduak irailaren 8ean hasiko dira eta txapelketak, ziurrenik, urrian hasiko dira.
https://getxoirristan.com/wp-content/uploads/2025/06/Horarios-hockey-2025-26.png

*Egun hauetan etorri ezin bazara, kontsultatu.

IZEN-EMATEA

Zure haurrak patinen gaineko hockeyan apuntatzeko, hurrengo urratsak jarraitu beharko dituzu:
  1. Tutoreetako/gurasoetako bat izena eman beharko du klubeko bazkide gisa hurrengo webgunean: https://getxoirristan.playoffinformatica.com/preinscripcion.
  2. Zure haurren izena patinen gaineko hockey eskoletan emateko hurrengo galdetegia bete beharko duzu: https://getxoirristan.playoffinformatica.com/preinscripcion/11/Formulario-Alta-Hockey
  3. Izena-eman nahi duzun haur bakoitzaren galdetegia bete.

* Bazkide kuota soilik 25€ da, urtean.

PREZIOA

  • 1. haurra: 30 € /hilean.
  • 2. haurra (neba-arrebak): 20 € /hilean.

ORDAINKETAK

Hiru hileko aldietan:

  • 1. ordainketa: Urria, azaroa eta abendua.
  • 2. ordainketa: Urtarrila, otsaila eta martxoa.
  • 3. ordainketa: Apirila, maiatza eta ekaina.

INFORMAZIO GEHIAGO

Edozein zalantza argitzeko idatzi hurrengo e-mailera: klub@getxoirristan.com.

Zuen zain gaude!